sábado, 23 de septiembre de 2017

Momoto Mexikarra - Momoto Mexicano

Momoto Mexikarra (Momotus mexicanus) momotidoen (Momotidae) familiako hegazti bat da, pendulu txoriak ezizenez ezagutuak buztaneko erdiko lumen formagatik (Ikusi argazkia) eta penduluaren antzerako mugimendua egiteagatik.

Hegazti familia hau Amerikako zona tropikaletan bakarrik aurkitzen da eta martin arrantzaleen (Alcedinidae) eta erle txorien (Meropidae) ahaidea da.

El Momoto Mexicano (Momotus mexicanus) es un ave de la familia de los momótidos (Momotidae), también conocidos como pájaros péndulo, nombre que reciben por la forma de las plumas centrales de la cola (Mirar la foto) y por realizar un  movimiento parecido al del péndulo.

Esta familia de aves vive únicamente en las zonas tropicales de America y son parientes de los martines pescadores (Alcedinidae) y los abejarucos (Meropidae).

Momoto Mexikarra - Momoto Mexicano (Momotus mexicanus)

Momoto Mexikarra - Momoto Mexicano (Momotus mexicanus)

sábado, 16 de septiembre de 2017

Kolibri Moko Zabala - Colibrí Pico Ancho

Kolibri Moko Zabala (Cynanthus latirostris) kolibrien familiako espezie bat da (Trochilidae) eta besteengandik desberdintzen da bere moko zabal eta gorriagatik. Beste kolibri guztien bezela loreen nektarraz elikatzen da eta hegoak beste edozein hegaztik baino azkarrago mugitzen ditu. Espezie honek 10 cm inguru neurtu eta 3-4 gramo pisatzen ditu.

El Colibrí Pico Ancho (Cynanthus latirostris) es una especie de colibrí (Trochilidae) que se distingue de los demás por su pico ancho y de color rojo. Al igual que los demás colibrís se alimenta del néctar de las flores y mueven las alas más rápido que ningún otro tipo de ave. Esta especie tiene una longitud de alrededor de 10 cm y pesa entre 3-4 gramos.


Kolibri Moko Zabala arra - Macho de Colibrí Pico Ancho (Cynanthus latirostris)

sábado, 2 de septiembre de 2017

Colimako iguanak - Iguanas de Colima

Colima-ko estatuan, Mexiko-ko hego-mendebaldeko kostan kokatua, 2 iguana espezie aurkitu ditzakegu: Iguana berdea (Iguana iguana) eta iguana beltza (Ctenosaura pectinata). Bi espezieak iguanidoen (Iguanidae) familiakoak dira, gehienbat Amerikan aurkitzen den familia bat.

En el estado de Colima, ubicado en la costa suroeste de México, podemos encontrar 2 especies de iguanas: La iguana verde (Iguana iguana) y la iguana negra (Ctenosaura pectinata). Ambas especies pertenecen a la familia de los iguánidos (Iguanidae) una familia de lagartos que se encuentran principalmente en América.

Iguana berdea - Iguana verde (Iguana iguana)

Iguana berdea edo iguana arrunta Mexikotik Erdialdeko Amerikara aurkitu dezakegu. Tamaina handiko musker zuhaiztarra da, hostoz eta fruituz elikatzen dena.

La iguana verde o iguana común se encuentra desde México hasta Centroamérica. Es un lagarto de gran tamaño de hábitos arborícolas y que se alimenta de hojas y frutos.



Iguana berdea - Iguana verde (Iguana iguana)

Iguana beltza - Iguana negra (Ctenosaura pectinata)

Iguana beltza edo garroboa Mexikoko endemismoa da. Musker hau iguana berdea baino txikiagoa da eta bera bezela zuhaiztarra da, baina hostoz eta fruituz gain intsektuak ere jaten ditu.

La iguana negra o garrobo es endémica de México. Es más pequeño que la iguana verde y al igual que su pariente es arborícola, aunque a diferencia de el incluye insectos en su dieta.


Iguana beltza - Iguana negra (Ctenosaura pectinata)



lunes, 28 de agosto de 2017

Oñatiko tximeletak - Mariposas de Oñati

Etxean pasatako denboran, hainbat tximeleta (Lepidoptera ordena) ikusteko aukera izan dut. Hemen izten dizuet aurten Oñatin ikusi ditudan espezieak, bertan aurkitu dezakegun tximeleten biodibertsitatearen erakusgai.

En el tiempo que he pasado en casa, he podido ver numerosas mariposas (orden Lepidoptera). Aquí os dejo las distintas especies que he podido ver este año en Oñati, como muestra de la biodiversidad de mariposas que se encuentran en la zona.

Tximeletak - Mariposas (Orden Lepidoptera)
1. Familia Papilionidae
1.1: Papilio machaon (Makaon/Macaón)

Oñatin aurkitu dezakegun tximeletarik handiena da, "Papilio" hitzak tximeleta esan nahi du latinez eta "Makaon" mitologia grekoko sendatzaile bat zen. Arrak, molestatua izan ezkero, buru atzetik "osmoterium" (Ikusi argazkia) izeneko organo bat ateratzen du. Honek usain txarra ateratzen du, erasotzaileak uxatzeko.

Es la mariposa más grande que podemos encontrar en Oñati, la palabra "Papilio" significa mariposa en latín y "Macaón" en la mitología griega era un sanador. La oruga, si se la irrita, saca un órgano por detrás de su cabeza llamado "osmoterium" (Mirar la foto) que emite mal olor para disuadir a un posible atacante.
Papilio machaon heldua / adulto

Papilio machaon arra / oruga

Papilio machaon arra "osmoterium" kanpoan duela / oruga con "osmoterium" fuera
1.2: Parnassius apollo (Apolo)

Mendiko tximeleta da,  Gipuzkoan oso arraroa dena, baina Aizkorriko Mendillerroan aurki daitekeena. "Parnaso" Poseidonen semea izan zer mitologia grekoan eta berak eman zion izena Parnaso mendiari Delfosen (Grezia), non Apoloren tenplua aurkitzen den. Zerynthia, estatu mailako tximeleten elkarteak, 2017 urteko tximeleta izendatu du. Ikusi: http://www.asociacion-zerynthia.org/

Mariposa de montaña que es rara en Gipuzkoa, pero se la puede encontrar en la Sierra de Aizkorri. "Parnaso" fue el hijo de Poseidón en la mitología griega y el que le da nombre al monte Parnaso en Delfos (Grecia), lugar donde se encuentra el templo de Apolo. La Asociación de ámbito nacional de mariposas Zerynthia la ha declarado mariposa del año 2017. Ver: http://www.asociacion-zerynthia.org/

Parnassius apollo
2. Familia Pieridae
2.1: Colias sp.

Hori koloreko tximeleta, bi espezie dituena Oñatin: C. alfacariensis eta C. crocea. Bi espezieak oso antzerakoak dira eta desberdintzeko tximeleta hegoak zabalik ikustea beharrezkoa da.

Mariposa de color amarillo con dos especies presentes en Oñati: C. alfacariensis y C. crocea. Las dos especies son muy similares y para diferenciarlas es necesario ver la mariposa con las alas abiertas.



Colias sp.
2.2: Gonepteryx rhamni (Limonera)

Bere gaztelerazko ezizenak "Limonera" bere limoi hori koloreari egiten dio erreferentzia.

El nombre "Limonera" hace referencia a su color amarillo limón.
Gonepteryx rhamni
2.3: Gonepteryx cleopatra (Cleopatra)

Aurreko espeziearen oso antzekoa (Gonepteryx rhamni), baina arrak puntu laranjak ditu hegoetan. Bere izena Cleopatra-ren ohorez da, mitologia grekoko ninfa bat.

Muy parecido a la especie anterior (Gonepteryx rhamni), el macho se distingue por las manchas naranjas en las alas. El nombre está dedicado a Cleopatra, una ninfa de la mitología griega.
Gonepteryx cleopatra
2.4: Pieris rapae (Blanquita de la col)

Bere gaztelerako ezizenaren "Blanquita de la col" zergatia da euren arrak asa jaten dutela. Asen laborean izurria kontsideratzen dira eta jatorriz Eurasiakoak diren arren, beste kontinentetan halabeharrez sartua izan da. "Pieris" izenak, mitologia grekoko Pieria-ri egiten dio erreferentzia, musen aberria.

Su nombre "Blanquita de la col" hace referencia a que sus orugas se alimentan de coles. Se le considera una plaga en cultivos de coles y siendo de origen Euroasiático, ha sido introducido accidentalmente en otros continentes. El nombre "Pieris" en la mitología griega hace referencia a Pieria la patria de las musas.

Pieris rapae
3. Familia Nymphalidae
3.1 Araschnia levana

Espezie honek urtaroko dimorfismoa dauka, lehenengo belaunaldiko tximeletak udaberrian laranja kolorekoak dira (forma levana) eta bigarren belaunaldiko tximeletak udan beltzak dira (forma prorsa). Mitologia grekoan "Arachne" ehule handi bat zen eta horregatik jainkoek armiarma transformatu zuten, izen hau tximeletaren azpikaldeko (lehen argazkia) armiarma sare itxurako marrazkiagatik da.

Esta especie presente un marcado dimorfismo estacional donde las mariposas de la primera generación en primavera son de color naranja (forma levana) y las de segunda generación en verano son de color negra (forma prorsa). En la mitología griega "Arachne" era una gran tejedora que por envidia los dioses transformaron en araña, este nombre se debe a que en el reverso (primera foto) la mariposa tiene un dibujo como de tela de araña.

Araschnia levana f. levana
3.2: Vanessa atalanta (Vanesa)

Espezie honetako tximeletak migrazioak egin dezakete. Grezieraz Vanesak distira edo distiratsu esan nahi du. Mitologia grekoan "Atalanta" emakumezko heroi bat izan zen.

Las mariposas de esta especie pueden realizar migraciones. Vanesa en griego sifnifica brillo o brillante. En la mitología griega "Atalanta" fue una heroína.
Vanessa atalanta

3.3: Vanessa cardui (Vanesa de los cardos)

Arrak karduak jaten ditu gehienbat, horregatik da bere gaztelerako izena "Vanesa de los cardos". Tximeleta ezpezien artean hegaz hoberen egiten duenetakoa da eta migrazio luzeenetakoak egiten duena ere, Europatik Saharaz hegoaldeko Afrikara bidaiatzeko gaitasuna duelarik.

Su nombre "Vanesa de los cardos" hace referencia a que las orugas de esta especie se alimentan sobretodo de cardos. Es de las especies de mariposas que mejor vuela y que realiza la mayor migración, pudiendo viajar desde Europa hasta el África subsahariana.

Vanessa cardui

3.4: Polygonia c-album (C-blanca)

Hegoetan kolore zuriko "C" bat dauka marraztuta (Argazkian ezin daiteke ondo ikusi).

Tiene una pequeña marca blanca en forma de "C" en sus alas (En la foto no se puede apreciar bien).
Polygonia c-album

3.5: Argynnis paphia (Nacarada)

Laranja koloreko tximeleta handi bat da. "Pafhos" Chipreko hiri bat da, Afroditaren jaiterria kontsideratzen dena.

Mariposa naranja de gran tamaño. "Pafhos" es una ciudad chipriota considerada el lugar de nacimiento de Afrodita.


Argynnis paphia

3.6: Issoria lathonia (Espejitos)

Atzeko hegoen azpikaldean zilar kolorezko orban batzuk ditu, ispiluen antzerakoak, horregatik da bere gaztelerako izena "Espejitos". "Leto" (edo "Latona" mitologia erromatarrean) mitologia grekoko jainkosa bat zen.

Su nombre "espejitos" viene por las máculas plateadas y brillantes del reverso de las alas posteriores, semejantes a espejos. "Leto" (o "Latona" en la mitología romana) era una diosa en la mitología griega.
Issoria lathonia

3.7: Melitaea sp.

Genero honetako tximeletei "doncellas" ezizenez esagutzen zaie eta hainbat espezie aurki daitezke Oñatin. Mitologia grekoan "Melite" nereidetako bat zen.

A las mariposas de este género se las conoce como "doncellas" y en Oñati se pueden encontrar varias especies. En la mitología griega "Mélite" era una de las nereidas.


Melitaea sp.

3.8: Lasiommata sp.

Oñatin genero hontako bi especie aurki ditzakegu baina bereizi ahal izateko tximeleta hegoak zabalik ikusi behar dugu, horregatik ezinezkoa da hemengo bi argazki hauetako espeziea identifikatzea.

En Oñati podemos encontrar dos especies de este género pero para distinguirlas se debe mirar la mariposa con las alas abiertas, por lo que en estas dos fotos no se puede identificar la especie.

Lasiommata sp.

3.9: Lasiommata maera (Pedregosa)

Bere habitat gogokoenak harrizko lekuak dira, horregatik da bere gaztelerako izena "Pedregosa". "Maera" latinezko "maeror"-etik dator eta tristura esan nahi du.

Se le llama "Pedregosa" porque vive en zonas rocosas. "Maera" viene del latín "maeror" que significa tristeza.
Lasiommata maera

3.10: Lasiommata megera (Saltacercas)

Harrizko bide, pareta, hesi... aurki daiteke, horregatik da bere gaztelerako izena "Saltacercas". Mitologia grekoan "Megera" zigorraren infernuko jainkosa zen.

Se le llama "Saltacercas" porque se la puede encontrar en caminos, muros, cercas... de piedra. En la mitología griega "Megera" era la diosa infernal del castigo.
Lasiommata megera

3.11: Coenonympha arcania (Ninfa perlada)

Tximeleta honek ozeloak ditu atzeko hegoen azpikaldean. Latinez "arcania"-k sekretu edo misterio esan nahi du.

Esta mariposa tiene varios ocelos en el reverso de las alas posteriores. En latin "arcania" significa secreto o misterio.


Coenonympha arcania

3.12: Erebia meolans (Montañesa de banda larga)

Mendiko tximeleta iluna da. "Erebia"-k Erebori egiten dio erreferentzia, iluntasunaren eta itzalaren jainkoa.

Mariposa de montaña de color oscuro. "Erebia" hace referencia a Érebo dios de la oscuridad y la sombra.
Erebia meolans

3.13: Maniola jurtina (Loba)

Tximeleta honek ozelo bat du aurreko hego bakoitzaren erpinean.

Mariposa con un ocelo apical en cada ala anterior.

Maniola jurtina

3.14: Melanergia galathea (Medialuto norteña)

Genero hontako tximeletak gazteleraz "medialuto" moduan esagutzen dira erdi beltz erdi zuriak direlako.

A las mariposas de este género se les llama medialuto por ser mitad negras mitad blancas.


Melanergia galathea

3.15: Hipparchia sp.

Genero honek hainbat espezie ditu eta identifikatu ahal izateko tximeleta hegoak irekita ikusi beharra dago.

Este género presenta varias especies y es necesario ver la mariposa con las alas extendidas para poder identificarla.

Hipparchia sp.

4. Familia Lycaenidae
4.1: Celastrina argiolus (Náyade)

Kolore urdineko tximeleta txiki bat da. Gaztelereko ezizenak "Nayade" ur gezako ninfa esan nahi du, tximeleta honen habitat ohikoa erreka inguruan eta leku hezeetan bait dago. "Argeolus"-ek Argo esan nahi du, Jason eta argonauten ontzia mitologia grekoan.

Es una pequeña mariposa de color azul. Su nombre común "Náyade" hace referencia a las ninfas de agua dulce, por estar el hábitat típico de esta especie cerca de cursos de agua y lugares húmedos. "Argeolus" significa Argo que fue la nave de Jasón y los argonautas en la mitología griega.
Celastrina argiolus

4.2: Plebejus argus (Niña hocecillas)

Kolore urdineko tximeleta txiki bat da. "Argus" izenak Argos-i egiten dio erreferentzia, mitologia grekoko mila begidun erraldoia.

Es una mariposa pequeña de color azul. "Argus" hace referencia a Argos el gigante de los mil ojos en la mitología griega.



Plebejus argus

5. Familia Sphingidae
5.1: Macroglossum stellatarum (Esfinge colibrí)

Esfingidoen (polillas) familiako tximeleta bat da baina egunez egiten du egan. Egan dabilenean kolibri bat ematen du.

Es una mariposa de la familia de los esfíngidos (polillas) que a pesar de ello vuela de día. En vuelo se asemeja a un colibrí.
Macroglossum stellatarum

Tximeletez aparte beste gauza batzuk ikusteko aukera ere izan nuen:

Aparte de las maripos también tuve oportunidad de ver otras cosas:




Gomphus sp.


Orthetrum sp.
Pyrrhosoma nymphula amplexuan / en amplexo
Sai zuri bikotea / Pareja de alimoches (Neophron percnopterus)
Sai zuria / Alimoche (Neophron percnopterus)

Pitxartar burubeltz arra / Tarabilla común macho (Saxicola rubicola)

Pitxartar burubeltz emea / Tarabilla común hembra (Saxicola rubicola)

Belatxinga mokohoria / Chova piquigualda (Pyrrhocorax graculus)

Buztangorri iluna kumea / Colirrojo tizón cría (Phoenicurus ochruros)

Txantxangorria / Petirrojo (Erithacus rubecula)

Txoka arrunta / Pardillo común (Carduelis cannabina)

Tuntun arrunta / Acentor común (Prunella modularis)

Mendi tuntuna / Acentor alpino (Prunella collaris)
Orkatza / Corzo (Capreolus capreolus)

Kirikixua / Erizo (Erinaceus europaeus)

Baso igel gorria / Rana bermeja (Rana temporaria)
Aquilegia pyrenaica
Mitxoleta horia / Amapola amarilla (Meconopsis cambrica)
Etsai zakila / Falo hediondo (Phallus impudicus)
Armiarma jaten / Araña comiendo
Oñatiko txokoak / Rincones de Oñati

Oñatiko txokoak / Rincones de Oñati
Eskerrik asko Iker Novoa eta Alberto Benito tximeleten identifikazioan laguntzeagatik.

Muchas gracias a Iker Novoa y a Alberto Benito por la ayuda en la identificación de las mariposas.

Tximeleten izenen esanahiaren inguruan zeozer gehiago jakitea nahi ezkero:

Si quieres saber más sobre el significado de los nombres de las mariposas:

http://www.asociacion-zerynthia.org/divulgacion/463%20469%20BSEA%2060%20Nombres%20comunes%20Lepidoptera.pdf